XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Abandonatutako 200 ikasleNere eta Maider
Leioako Ikasle Presoen Aldeko Batzordearen hitzetan (IPAB)
Honi Unibertsitateak presoekiko adierazten duen jarrera gaineratu zioten:
UPV abiapuntutzat hartuz, 200 ikasle preso inguru daude normaltasunez ikasi ezinik.
Berez, unibertsitateak instituzio penitentziarioekiko konpromezua dauka.
Hau, ikasle presoen eskubideetan isladatu beharko litzateke, hots, ikasle presoek gainontzeko ikasleek dituzten eskubide berberak izan beharko lituzkete.
Tamalez, hau errealitate gordinetik urrun dago.
Unibertsitate berak presoei diru-kopuru bat bideratzen dien arren
Honela izanik, ikasle hauei ematen zaiena gutxi izanda ere, hori ere ez litzateke posiblea izango, zenbait ikaslek eta irakaslek agertzen duten borondaterik gabe.
Hau kontutan hartzen baldin badugu, ikasle presoek unibertsitateko laguntzagatik izango balitz, ez lukete asignatura aprobatzeko paradarik izango, ez eta materiala jasotzeko ere.
Ikasle hauen alde egiten duen jendea egon arren, hau guztia aurrera ateratzea zaila gertatzen da bidean oztopoak baino ez daudelako.
Oztopoz oztopoAlde batetik, ikasle hauei materiala oso berandu heltzen zaie, edota ez zaie heltzen.
Bestalde, irakasle tutoreek beren ikasleekin biltzeko arazoak izaten dituzte arrazoi desberdinak direla medio: zenbait kasutan kartzelara heldu ostean, sarrera galerazten zaie, beste kasu batzuetan euskaraz berba egiteko eskubidea ukatzen zaie...
Arazo hauei dispertsioaren eraginez sortarazten direnak gehitu behar zaizkie, bisitaldiak, beste gauza batzuen artean, oso mugatuta geratzen baitira.
Presoek jasotzen duten dozentzia mailari jarraipena emanez, tutoretzak lokutorioetan egiten direla esan behar dugu.
Baldintza hauetan, zer esanik ez, ezin zaie ikaslearen beharrei erantzun egokirik eman...
Hau guztiau gutxi izango balitz, aurten 15 ikasle plan berrian sartu dituzte.
Ikasle hauei, edozein ikasleri exijitzen zaizkion baldintza berdinak eskatuko zaizkie.
Arestian aipatutakoa kontutan harturik, eta liburu sinple bat espetxeetan sartzea zaila izanik, praktikak aurrera ateratzeko dauden posibilitateak eskasak baino, ezinezkoak direla esan dezakegu.
IPABen arabera:
Honi guztiari aurre egiteko asmoz, 96-97 ikasturteari begira, unibertsitate mailan
Aipatu asanblada unibertsitatean lan egiten duten talde desberdinek osatzen dute eta beren asmoa, gizartean bezala unibertsitatean ere, euskal gizarteak aldarrikatzen duena unibertsitate mailan isladatzea da.
Ez dugu ahantzi behar preso hauetako askok eta askok, beraien kondenen hiru laurdenak beteta dutelako edo gaixotasun larriak dituztelako... kalean beharko luketela.